Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Urroztarrek II. senidetze besta egin dute Agoitzaldean

Joan den urteko ekainean Malerrekako Urrozera Agoitzaldeko urroztarrak etorri eta egun bikaina pasatu zuten. Aurtengoa ez da gutxiagorako izan eta Malerrekako urroztarrek bisita bueltatu zuten larunbatean. Eguraldia lagun berriz ere, bertakoek prestatutako gynkanaz gozatzeko aukera izan zuten Agoitzaldeko Urrotzera hurbildutako urroztarrek.

Bi herriren arteko lehia hasi baino lehen hala ere, indarrak hartzeko gosari ederra egin zuten denek elkarrekin. Jokoen ondotik, sagardotegiko menua bazkaldu zuten eta arratsaldeko mariatxiekin segitu zuen bestak, bakoitzak ahal izan zuen arte.

Malerrekako urroztarrek egun polit hori antolatu izana eskertu dute eta datorren urtean ere segida emateko borondatea erakutsi dute