Bisita Gaitzazu

Fotografía del pueblo.

GEOGRAFIA

Nafarroako ipar mendebaldeko udalerria, Malerreka eskualdean kokatua. Doneztebetik, 6 kilometrotara eta Iruñetik 60 batera. Muganteak: iparraldean Ituren, ekialdean Oitz, mendebaldean Labaien eta hegoaldean Ultzama ibarra.
Eguraldia, epela eta euritsua da.

NATURA

Mendiko oihana, bertako hostozabaleko zuhaitzak osatzen du, gehienbat, pagadiak dira. Mendi apalean, berriz, haritza eta gaztaina ondoa da nagusi.
Leurtzako urtegiak. Beintza-Labaien eta Urrozko eremuetan, Leurtzako Urtegiak aurki dezakegu. Eremu hori, 381 Ha duena, Nafarroako Gobernuak 1.987an “Aisiarako Natur Eremua” deklaratu zuen bere balio ekologikoak zaintzearren. Bertako fauna aberatsa da eta, bat nabarmentzekotan, baso-igel gorria da.
Gune honetan, ibilbide paisajistoak seinalizatu ezberdinak aurki ditzakegu.

HISTORIA

Urrozko herria 1.280. urteko dokumentu batean azaltzen da lehendabiziko aldiz.Fotografía del puente. Urrotzko historia, 1.845. urteraino, Santesteban de Leringo ibarrari lotua dago. Urte horretan bihurtu zen udalerri.
Otsola-Belate trikuharri estazioko zonalde bat Urrotzen kokatua dago, zehazki Pitxortzako trikuharria Urrotzko eremuan dago.
Udalerriko armarrian San Migel Luziferrekin lehian ikus dezakegu.

ARTEA

Aipagarria da San Migel eliza, non Ama Birjina Haurrarekin irudi gotikoa ikusten ahal dugu.
Arkitektura zibila arloan, harrizko etxe ederrak aurkitzen dira.

BESTAK

Herriak, San Miguel ospatzen du, irailaren 29an.
Herriko bestetan, hainbat aizkora apustu, herri kirol eta eskuzko pilota partidakak antolatzen dira.
Baita, herriko bazkaria bertsolariekin ere.

HIZKUNTZA

Euskara. Erran dezakegu, herriko jendea %100 a euskalduna dela.

GASTRONOMIA

Zopak, zuri eta beltza, gaztanbera, gazta, aretxea eta bildotsa.