Natura

Inguruko klimari dagokionez, klima ozeanikoa nabarmentzen da, bertako tenperatura leunengatik eta Atlantikoko haize hezeengatiko euri ugariengatik.

Arrazoi honengatik, bertako landarerian pagoa (Fagus sylvatica) eta haritza (Quercus robur) nagusitzen dira.

Gorostia, gaztainondoak, intxaurondoak eta bestelako landareak ere aipagarriak dira.

Animaliei dagokionez Urroz inguruan basurdeak, azeriak, orkatzak eta azkonarrak bezalako animaliak ikus ditzakegu.

Hala ere, nabarmentzeko da baso igel gorriaren presentzia Leurtza inguruan.